Espainiako Esperanto Federazioaren (Hispana Esperanto Federacio – HEF) helburu nagusia Esperanto nazioarteko hizkuntzari buruzko argibideak eta ezagutza sustatzea da eta haren ikaskuntza eta hedapena laguntzea da.

Testu hau irakurtzen baduzu Esperantoa hedatzea eta ikastea merezi duela gurekin bat etorriko zarelako uste osoa dugu. Komunikatzeko tresna bzi-bizia da, hiztun komunitate zabala eta kultur ondare aberatsa dituena. Kultura, jatorri edo estatu ezberdinen arteko elkar ulerbidea dugu Esperantoa eta mota guztietako muga eta zatiketen gainetik zubiak sortzen ditu. 

Hitz egiten baduzu, ikasteari ekin badiozu nahiz ikastea pentsatu baduzu haren hedapenean gurekin batera ekitera gonbitea luzatzen dizugu, hain zuzen erabiltzeko bideak eta kultur ekoizpenak handitu eta hiztunen multzo are sendoaga lortze aldera laguntzea. 

HEF norbanako boluntarioek nahiz talde elkartuetako kideek osatzen dute. Ez bazkideek, ezta zuzendaritzako  partaideek ez dute sosik jasotzen lantegi honengatik, honexegatik zernahi ekarpen esker onez hartzen dugu.

FEDERAZIOKIDEA IZAN ZAITEZ

Espainiako Esperanto Federazoaren kde izatean, aipatu oinarrizko helburuak erdiestera laguntzen duzu, nazioarteko hizkuntzaren hedapena eta haren goiasmoak bultzatzen dituzularik. 

HEF Espainiar Estatuan Esperanto erakunde nagisia da. Erakunde neutrala da, ez du inongo lerratze politiko edo ideologikorik lehenesten, nazioarteko komuniakzioa eta oinarrizko Giza Eskubieen errespetua beste helbururik ez duena.

Edonor izan daiteke bazkide, beti ere hizkuntzaren aldeko konpromisoa agertzen badu. HEFek bere bazkideen aniztasuna errespetatzen eta bultzatzen du. 

HEF Esperanto Munduko Elkarteko (UEA, Universala Esperanto Asocio) kidea da. Hau honela izanik, HEFeko bazkidea izateak nazioarteko erakunde honetako kidea eta munduan barrena Esperantoa hedatzera laguntzea dakar.

Honetaz gain, HEFeko bazkideek elkartearen jardueretan abantaila batzuk dauzkate eskura, berauetaz beste orri batean jaso dezakezu informazioa.

HEFeko partaidea izateko izen emate orria bete eta admin@esperanto.es helbidera bidali.

GURE EKIMENETAN PARTE HARTU

HEFek kanpainak antolatu eta Esperanto hizkuntza hedatzeko ekimenak gauzatzen ditu. Esaterako 2012an hizkuntza aurkeztu zuen lehen liburuaren agerpenaren 125. ureurrena gogora ekartzeko kanpaina bat  antolatu genuen.

Ekimen guzti-guztiak bolondresek taxutu eta garatzen dituzte, HEFek zeinahi ekimen onartu eta esker onez hartzen du, baita hizkuntzaren  erabiltzaile nahiz aldekoen ekarpenak.

Jakintza edo bestelako alor batean aditua bazara, hala nola hizkuntzaren irakaspen, jendearekiko nahiz hedabideekiko harremangintza, itzulpengintza, informatika zein Internet edota besteren batean pozez hartuko dugu zure ekarpena. Laguntza emateko gogo hutsa ere baliagarria da guretako.

Hontaz, lagundu edo ekimenik proposatu nahi baduzu zalantzarik ez egin eta idatz iezaguzu.

Orobat dauzkagun solasguneetan izena ematea daukazu, hauetaz zerorri emanen dizugu infrmazioa.

GURE MATERIALAK ESKURATU

Batzuetan, Federazioak salgaiak sortu eta argitaratzen ditu. Bergisan Fundación Esperantok edo tokian tokiko elkarteak eginiko materialak banatzen ditugu, baita hizkuntza ikasteko liburuak eta idatzizko zein ikusentzunezko materialak.

Zerbitzu hau zinez xumea da, hala ere, beldurrik gabe katalogoa edota informazoa eskaiguzu eta materialok non eta nola eskura daitezkeen erranen dizugu.

DIRU EMARI BAT EGIN

Federazioari diru emate bat egitea daukazu. Diru edo material hau elkartearen helburu nagusietarako  erabiliko da, zerorrek hautaturiko beste zerbitzu edo kanpaina batean ere eskain daiteke. Nolanahi ere, Esperantoaren aldeko jardunbideetan erabiliko da soil-soilik.

HEF Espainiako legeen araberako onura publikoko erakundea da eta berari bideratu diru emariek abaintaila fiskalak ahalbidetzen dituzte.

GEURE JARDUERAK ZABALDU

Esperantoa zabaldu eta Federazioaren lana ezagutarazi. Esku orriak eta material informatiboak dauzkagu, zure esku ipin ditzakegu zabalkunde eta publizitaterako. HEFek erakusketa, hitzaldi nahiz bestelako zabaltze bideetan erabiltzeko materiala dauka. Ez egin zalantzarik materiala edo informazioa eskatzeko info@esperanto.es helbidean. 

Geure webgune http://www.esperanto.es ezagutarazi. Gure guneek sare sozialetan (FacebookenTwitter-ren edo Youtubeko gure kanalean) ezagutarazi eta jarraitzea merezi dute.

Zeure lagun, inguru sozial, esperantozale edo mugimendu antolatuarekin harreman iraunkorrik ez dutenei informazioa eman.

Eta ez dudarik egin guri deitzeko edo idazteko gure elkarteaz zerbait jakite aldera edo zeure laguntza proposatze aldera, bozkario handiz hartuko dugu zure eskaintza.